Informazioa

Bisitak

Banakako bisitak

Museoak ibilbide bat modu autonomoan egiteko aukera eskaintzen du. Horretarako, bisitariek informazio-panelen, bideoen eta QR kodeen laguntza izango dute erabilgarri, erakusketa-gunean zehar gidatuko dituzten solairuetan zehar.

Hainbat zentzumenek gidatuko dute bisita: ikusmenak, entzumenak, usaimenak eta ukimenak.

Ez da aldez aurreko erreserbarik behar.

Taldeentzako bisitak

Museoak gida batek artatutako taldeei bisita gidatuak egiteko aukera ematen du.

  • • Erakusketa iraunkorrerako bisita gidatua
  • • Aldi baterako erakusketarako bisita gidatua

Iraupena: Ordubete.
Hizkuntzak: gaztelania / euskera / ingelesa.
Taldeak: gehienez 25 pertsona.

Ikastetxeentzako bisitak

Rialia Industria Museoak adin eta behar ezberdinetako ikasleei zuzendutako programa bat aurkezten du, gure iragan hurbilenaren historiaren zati bat ezagutzeko helburuarekin. Hainbat ibilbide eskaintzen ditugu:

  • • Prestakuntza etapa bakoitzerako.
  • • Metodologia parte-hartzailea eta aktiboa erabiliz.
  • • Testuinguruaren araberako ikaskuntza (STEAM) proposatzen dugu.
  • • Pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua sustatzen dugu.

Iraupena: Ordubete.
Hizkuntzak: gaztelania / euskera / ingelesa.

Asteburuko bisita bereziak

  • LARUNBATA (Astero)
    11:30 Gaztelania
    16:30 Euskara
  • IGANDEA (Bi astean behin)
    11:30 Ingelesa
Beste egun batean bisita bat hitzartu nahi izanez gero, jarri harremanetan museoarekin 944 72 43 84.

Bisita arauak

  • • Ezin da animaliarik sartu, txakur gidariak izan ezik.
  • • Adingabeek heldu arduradun batekin batera etorri beharko dute eta bisitaldian ez dute korrika ez eta garrasirik egingo.
  • • Museoaren barruan argazkiak atera daitezket eta filmatu ere bai, beti ere tripoderik eta flashik gabe.
  • • Debekatuta dago erretzea, baita museora jan-edariak sartzea ere.
  • • Ezin izango dira museora sartu tamaina handiko edo arriskutsuak izan daitezkeen objektuak: motxilak, maletak, aterkiak… Sarrerako kutxatiletan utzi beharko dira.

Zerbitzuak

  • • Kontsigna
  • • Igogailua
  • • Komun egokitua

  • • Haurtxo-aldagailua
  • • Gurpil-aulkia
  • • Bastoi-aulkiak

  • • Beacon-ak
  • • Audio gidak
  • • Ikerketa gela

Erreklamazio-orriak daude